Transferentziak lehenesteko eskatu dio Erkorekak Saenz de Santamariari


POLITIKA

GOBERNU BATZORDEA

Transferentziak lehenesteko eskatu dio Erkorekak Saenz de Santamariari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/01/16

Euskadira transferitzeko falta diren 37 eskumenen txostena sakon aztertuko duela esan dio Saenz de Santamariak.

ALBISTEAK (3)

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak transferitzeko falta diren 37 eskumenak eskatu dizkio Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeari; ildo horretan, lan hori “lehenesteko” eskatu dio PPko Gobernuari, baita “inplikazio-maila handiena” ere.

Bestalde, Erkorekak Espainiako Aurrekontu Orokorretatik bereizi ditu transferentzien harira EAJren negoziazioak.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Batzordearen osteko ohiko prentsaurrekoan jakitera eman duenez, Soraya Saenz de Santamariarekin telefonoz berba egin zuen atzo, astelehena, “Estatutua ez dela osorik garatu” azpimarratzeko.

Ildo horretan, transferitzeko falta diren eskumenen inguruko dokumentua 1990eko hamarkadan onartu zutela eta, garai hartan, dokumentuak “Legebiltzarreko indar guztien babesa izan zuen, baita PPrena ere”, gogorarazi du Erkorekak.

Erkorekaren hitzetan, Saenz de Santamariak irailetik Espainiako Gobernuak esku artean duen txostena sakon aztertuko duela esan dio, baina “ez Eusko Jaurlaritzak ematen dion premiarekin”, esan du.

Estatuko Aurrekontu Orokorren harira, gai horretaz ez dutela hitz egin esan du Erkorekak; izan ere, gai hori “ez dagokio” Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde, Frantziak presoak Euskal herrira hurbilduko dituela eta, Jaurlaritzak uste du espetxe politikaren alorrean Espainiako Gobernuak aro berri bat ireki beharko lukeela, eta horren aurrean itxaropentsu dagoela gaineratu du Jaurlaritzaren bozeramaileak.

Dena dela, Jaurlaritzak diskrezioz jarraituko du lanean helburu hori lortzeko, Erkorekaren esanetan.


POLÍTICA

CONSEJO DE GOBIERNO

Erkoreka pide a Sáenz de Santamaría que el Gobierno priorice las transferencias

AGENCIAS | REDACCIÓN

16/01/2018

La vicepresidenta se ha comprometido a analizar en profundidad el listado con las 37 competencias pendientes de transferir a Euskadi.

  • Escuchar la página

El portavoz del Gobierno vasco, Josu Erkoreka, ha pedido a la vicepresidenta del Ejecutivo del PP, Soraya Sáenz de Santamaría el traspaso de las 37 competencias pendientes a Euskadi sean “una prioridad” para el Ejecutivo central y la implicación de ambas instituciones sea “al máximo nivel”.

Además, ha desvinculado la transferencia de una posible negociación con el PNV de los Presupuestos Generales del Estado (PGE).

En la rueda de prensa celebrada tras la celebración del Consejo de Gobierno, Erkoreka ha revelado que se ha puesto en contacto telefónico este lunes con Soraya Sáenz de Santamaría, a la que ha transmitido que en Euskadi existe “la constatación generalizada de que el Estatuto no ha sido plenamente desarrollado”.

En este sentido, ha recordado que en los años 90 se aprobó un documento con las materias pendientes de traspaso, que “contó con el aval de todas las fuerzas políticas del Parlamento y expresamente con el aval entusiasta del PP”.

El portavoz del Gobierno vasco ha afirmado que la vicepresidenta se ha comprometido a analizar en profundidad el documento que le remitió el pasado mes de septiembre con las 37 transferencias pendientes, aunque “no con la urgencia o relevancia que se le ha dado” por la Administración autonómica.

En cuanto a los Presupuestos Generales del Estado, ha manifestado que no ha hablado con la vicepresidenta sobre esta cuestión que le es “ajena” al Ejecutivo vasco. “Entiendo que ella, como miembro del Gobierno, tiene interés en que sus cuentas públicas se aprueben formalmente, pero no soy yo el interlocutor con del que tiene que resolver ese asunto”, ha dicho.

Por otro lado, Erkoreka también ha calificado de “paso positivo” la decisión del Gobierno de Francia de acercar a los presos de ETA a cárceles cercanas a Euskadi y ha opinado que el Ejecutivo español “debería optar por una vía similar”.

Ha insistido en que la política penitenciaria “especial no tiene ningún sentido” y ha asegurado que el Gobierno Vasco ha estado “implicado discretamente” para promover este tipo de movimientos, algo que ha dicho van a seguir haciendo.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.